Euskal Herriko Artzainek egindako gazta sustatzea da helburu nagusia, gazta horien atzean dagoen guztia babestuz eta balioan jarriz. Idiazabalgo Gazta Azoka denboraldi berriko lehen azoka garrantzitsua da. Gure artzainak neguan gogor aritu dira lanean eta laster ardiak mendira igotzea tokatuko zaie, gure mendi paisaia mantentzera. Aurtengo denboraldiko gazta berriak kontsumitzaileari aurkeztu eta artzainekin elkarrizketa izateko abagune ederra da Gazta Azoka.
Euskal Herriko lurralde guztietako artzain gaztagileak izaten dira Idiazabalen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko artzain gaztagileak.
Mendi lerro ezberdinetan lanean diharduten artzainak izaten dira, euskal herriko paisaiaren zaintzan paper garrantzitsua jokatzen dutenak.
Guztira 18 euskal gaztagile izango dira Idiazabalen. Kanpotik beste 6 etorriko dira.